martes, 10 de julio de 2012

Hegaztien eraztunketako Green Capital proiektua

GREEN CAPITAL HEGAZTI ERAZTUNTZE PROIEKTUAN PARTE HAR EZAZU



Hona hemen hegaztien eraztuntze zientifikoa eta ingurugiro hezkuntza uztartzen dituen proiektu baten aurkezpena. Honako proiektua Vitoria-Gasteizko Udaletxeko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Europa 2012ko Hiriburutza Berdearen ekintzen baitan aukeratua izan da.

Eraztuntze zientifikoa hegaztien biologia eta jokabideen informazioa lortzeko, munduan zehar asko erabiltzen den ikerketa tresna da. Ekintza honekin jasotzen diren datuek alderdi askotariko ezagutzan sakontzea bermatzen dute. Hegaztien populazioen eta beraien habitaten kontserbazio egoera, edota beraien sakabanatze eta migrazio mugimenduetan jarraitzen dituzten ibilbideak besteak beste. Hau dela eta, hegaztien eta beraien ingurunearen babes eta zaintzarako erabilera zuzena daukate.

Proposatzen dizueguna Salburuako Parkean hegaztien eraztuntze saioetan parte hartzea da. Normalean zuhurtziaz egiten diren saio hauek, jendarteari, ikasleei eta umeei zabaltzen zaizkio era honetan. Ekintza honek sortarazten duen interes handiaren arrazoi batzuk hauexek dira:
- Behatzeko zailak eta txikiak diren hegaztiak gertutik eta xehetasun osoz ikusteko aukera, alderdi, tamaina eta kolore unibertso ikaragarria aurkituz.
- Eraztuna jarri zaien hegaztien informazioa jaso, berezitasunak, etologia, migrazioa, biologia, kantuak, kontserbazio arazoak, bizi diren habitatarekiko harremana, etab., eraztuntzaile adituen eskutik.
- Markatutako hegaztien askatzean parte hartu, hauen harrapaketa eta maneiatzeak bertaratutakoei sortarazi ahal dien tentsioa edo urduritasuna deskargatuz.

Ekintza honetan parte hartzeak bere horretan, ingurugiro kontzientziazioa sortzen du. Bertaratutakoek, migrazioaren gaia eta hegaztien morfologia hain modu gertuan ikustean, erraz ulertzen dute, Salburua bezalako lekuen garrantzia, zeina hegaztien ugal osteko migraziorako ezinbestekoa den.

Siberiatik etorri eta Gasteizen atseden hartzeko geratzen diren hegaztiak behatzeak, hiria inguratzen duten parkeek duten garrantziaz jabetzeko aukera ematen digute. Ingurune naturalen babesak zein gure udalerriaren biodibertsitateak duten garrantzia era zuzen eta ulergarri baten bidez azalduz.

Eraztuntze tailerra, bi eraztuntzaile profesional eta adituek gidatuko dute eta urte osoan zehar astero egingo da. Ekintza bai euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da. Ekintzaren baldintzek lanaldiko bat edo bi talde jasotzea ahalbidetzen dute, gehienez 20 pertsona talde bakoitzeko eta gutxi gora behera ordu 1eko iraupenarekin.

Ekintzen gutxi gora beherako ordutegiak hauek izango dira:

1. Goizeko 9.00ak: Lehenengo taldea jaso Atarian.
2. 9.15: Lehenengo taldearekin eraztuntze tailerrari hasiera eman.
3. 11.00: Bigarren taldea jaso Atarian.
4. 11.15: Bigarren taldearekin eraztuntze tailerrari hasiera eman.
5. 12.30-13.00: Ekintzaren amaiera.

Bisitaldiak eguraldia eta aste bakoitzean gerturatuko diren taldeen erabilgarritasunaren arabera erabakiko dira. Lau bisitako, ekintza asteburuan egingo da. Eguraldiaren baldintzak hartutako hegaztientzat arriskua izatekotan, ekintza eten egingo da. Kasu hauetan, parkean bertan dauden behatokietara joango da eta hegaztian behatuko dira, horretarako egokiak diren teleskopioz baliatuta.

Harremanetarako: greencapital@txepetxa.org